2017(e)ko martxoaren 25(a)

16 urte

16 urte pasa dira nire amaren sabeletik irten nintzenetik. Mundua ikertzen, ikusten eta usaintzen hasi nintzenetik. 2001eko azaroaren 20 horretatik orain arte berdin berdina egiten ohi nuen eta litekeena da  etorkizunean ere egitea nire pentsatzeko modua apur bat aldatuz.
Harrigarria iruditu zaidan gauza bat, nire oroimena da. Nire bizitzako momentu batetik aurrera gauzak gogoratzen hasi nuen . Lehen Hezkuntzan egon nintzenean ez dut ia ezer gogoratzen baina DBH ia guztia gogoratzen dut. Agian denbora gutxiago pasa delako gogoratzen dut edota inork bere haurtzaroa gogoratzen duelako eta berdin pasatzen da nirekin.
Nire azken urteak hobeto gogoratzen ditut, ia aldaketarik izan ez dudalako eta nire oroipenak oso antzekoak izan direlako. Ordu berdinetan jaiki, eskolara joan, bazkaldu... Errutina hauek azkenean monotonoak bihurtu dira,aldaketarik gabe, robot baten bezala egiten ohi ditut eta.
Errutina hau monotonoa izanda, nahitaez bizkor pasatzen da. Lehenengo DBHen nengoenean laugarren maila oso urrun zirudien. Errutina hau betetzen, poliki-poliki konturatu gabe laugarren mailara iritsi naiz eta  seguru nago konturatu gabe selektibitatean egongo naizela eta doministiku batean unibertsitatea bukatzen egongo naizela.
Ia 16 urte izanda gauza bat bakarrik argi atera dut nire bizitza osotik. Bizitza oso azkar pasatzen dela egun bateko errutina baten bezala. Nahitaez azkar pasatuko da horregatik,  hobeto da ondo pasatzea oroimen diferenteak eta era berean onak izanez, oroimen asko eta oso antzekoak izatea baizik.